XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ama euskera gaxoa sei milla urrte gañean ditula, orr dabil igesi bezela mendirik-mendi, txabolarik-txabola ostatu billaka.

Ta Jainkoak, errukiturik ama euskeraz bere zoritxarrean, bere semeari Belen'go estalpera iru erregeak bezela, noizik beinka gozagarritzat bialtzen dizkioz gizon jakintsuak,

bere ederrkunak ekarrerazita urrutitik, Olanda'tik, Itali'tik, Alemani'tik, Errusia'tik eta abarr datozenak.

Euskelduna euskera gabe, iñoiz igali edo frruturik emango ez duan enborr madarikatua da.

Txerrtatu indisagarr edo menbrilluan udarea: udare txerrtuak, zuaitz ederr egiñik, lore ta igali ederrak emango ditu, baño indisagarr sustrrai edo ondoa an dago beti, ia lurren sarrtua, enborr madarikatu antzera lora ta igalirik beñere emango ez duala.

Ala dala dirudit euskera ez dakin euskelduna.

Bada euskera ez dakila, euskera-igalirik ezin eman; ematen duan igalia berak emana ez da izango, baizik lepo-moztuta, berari txerrtatu dioten txerrtuarena.

Eutsi bada euskerari, euskaldun maitea, ama oinperatzea lotsagarri da-ta.